argia.eus
INPRIMATU
Ahizpa txiki bat duen neskaren kontakizuna
  • Antton Kazabon ::Nire ahizpa aluita

    Elkar

    orrialdeak ::52

    prezioa ::7.60€

Pilar Iparragirre 2007ko abenduaren 16a
Nire ahizpa aluita
Nire ahizpa aluita
Kostata, baina pasa zaio Amaiari bere ahizpa txikiari eskarmenturen bat emateko gogoa. Izaro maite du orain. Lau urteko aldea dago bien artean, Amaiak bost urte zituenean, txikiak bat baino ez zuen. Eta gurasoek bakarrik uzten zituztenean, bereak eta bost jasan behar izaten zituen Amaiak Izarok egiten zizkion barrabaskeriekin. Urteak aurrera joanda ere, oso bihurria da txikia. Amarengandik hasita, dituen lagun guztietaraino, denek egin behar izaten dute haren nahia. Baina hain da atsegina neska, hainbeste daki ingurukoak bere gogora limurrarazten, Amaiak ere izugarri maite duela Izaro, eta horregatik egiten dio opari berezia txikiari sei urte betetzen dituenean.