argia.eus
INPRIMATU
Donostialdean mendiz mendi
  • Jesús M. Pérez Azaceta:: Montes desde Donostia

    Sua

    orrialdeak ::160

    prezioa ::11€

Pilar Iparragirre 2007ko abenduaren 16a
Montes desde Donostia
Montes desde Donostia
Gipuzkoako hiriburutik hasita inguruko mendietara egin daitezkeen berrogei ibilaldi proposatu ditu Jesús M. Pérez Azaceta mendizaleak Sua argitaletxearen eskutik plazaratu duen Montes desde Donostia liburuan. Igeldora gutxik ezagutzen duten bide batetik igotzea proposatuz hasi du liburua, ondoren jolas parketik bisita egiteko. Liburuak makina bat leku bisitatzeko aukera eskaintzen du, mapa eta argazki ugarirekin. Hona hemen batzuk: Santa Klara uhartea, Ametzagaina, Aieteko parkea, Miramon inguruak, Urgull, Santiagomendi, Artikutza, Mendizorrotz, Arratzain, Andatza, Belkoain, Buruntza, San Markos, Txoritokieta, Oindi, Urdaburu, Jaizkibel, Bianditz, Izu eta Adarra. Zeharkaldietan berriz, hiru hondartzak ukitzeko aukera, Galarreta-Santa Barbara-Txillida Leku, edota Donostia-Itziar.