argia.eus
INPRIMATU
Krash Comic: Emakume sortzaileak komikigintzan
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko abenduaren 10
Abenduaren 20an eta 21ean egingo da Gasteizen Krash Comic zikloaren edizio berria, Emakume sortzaileak komikigintzan gaia ardatz hartuta. Ohi bezala, mahai-inguruak Montehermoso aretoan egingo dira. Hilaren 20an Raquel Alzate, Sandra Uve, Viviane Alary eta Chantal Montelier autoreen bizipenak ezagutzeko parada izango da, eta 21ean Antonio Altarriba eta Chantal Montelier elkarrekin arituko dira solasean. Bestalde, Zuloa aretoan Emakume sortzaileak komikigintzan erakusketa izango da ikusgai abenduaren 20tik otsailaren 20ra bitartean; eta Aldabe kultur etxean Gazteentzako Komiki Lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsiko dituzte. Egitarau osoa www.crashcomic.com webgunean kontsulta dezakezue.