argia.eus
INPRIMATU
“Kirola euskaraz” berritua
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Gipuzkoako Foru Aldundiak berritu egin du www.kirolaeuskaraz.net webgunea. Kirol arloko eragileak sentsibilizatu eta prestatzea, eta euskarazko kirol materiala sortu eta argitaratzea dira Kirola Euskaraz programaren helburuak. Hala, kirola eta euskara uztartzen dituzten jardueren berri emango du webguneak. Halaber, euskararen erabilerari buruzko dokumentuak eta euskaraz sortutako materiala jarriko du erabiltzaileen eskura: fitxa didaktikoak, hiztegiak, argitalpenak, kartelak, errotuluak... Ikastaroak edota ekitaldiak euskaraz antolatu nahi dituztenei lana errazteko, gainera, irakasleen eta kirol ekitaldietan esatari gisa diharduten pertsona euskaldunen datu basea eskaintzen du webguneak.