argia.eus
INPRIMATU
Kirol heziketari buruzko gogoetak
  • Batzuen artean::Ikastaria

    Eusko Ikaskuntza

    orrialdeak ::244

    prezioa ::14€

Pilar Iparragirre 2007ko abenduaren 16a
Ikastaria
Ikastaria
Eskola kirolaren antolaketak gure artean egokitze garaia bizi duen honetan, Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Sailak jardunaldi batzuk antolatu zituzten iaz, besteak beste honako galderei erantzuna emateko: zein xederi eman behar zaion lehentasuna, gutxi batzuk goi-mailarako trebatzeari, ala hiritar guztiengan etorkizunerako bizi estilo osasuntsuak sustatzeari. Honez gain, ea posible ote den aipatu helburu horiek uztartuko dituen eredurik sortzea; kirol jardueraren bidez, beti giza balio positiboak lantzen al diren; haurtzaroko kirolaren eragin hezitzailea bermatzeko, ezinbestekoa al den eskolen esku-hartzea arautzea; edota errendimendua lortzeko, nolako protagonismoa izan behar duten kirol elkarteek. Bada, galdera hauei eta beste askori ematen zaie erantzuna Eusko Ikaskuntzaren Ikastariaren 15. zebakian.