argia.eus
INPRIMATU
Euskarastea Zarauzko Putzuzulon
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko abenduaren 12a
Xakela gaztetxe asanbladak, Urola Kostako Hitzak eta AEK-k antolatu dute Euskarastea, Zarauzko (Gipuzkoa) euskararen gaur egungo egoeraz eta etorkizunaz hitz egiteko. Abenduaren 17tik 20a artean hausnarketarako parada izango da, Xamar, Josu Amezaga eta Iñaki Urruzolaren hitzaldiak izango baitira, eta herriko talde eta eragileek beren kezkak eta hausnarketak elkartrukatuko dituzte. Abenduaren 21 eta 22an festa giroa nagusituko da; bertsolariak, San Tomas azoka eta kontzertua izango dira Putzuzulo amets fabrikan.