Cristobal Balenciaga diseinatzailearen biografia idatzi du Lesley Ellis Miller-ek. Idazleak getariarraren nagusitasuna errebindikatu nahi du Pariseko moda munduan. Pariseko erreginatzat Coco Chanel jotzen bada ere, lan berri honek dio Balenciaga izan zela modaren errege 1954a arte, Chanelek haren tokia hartu zuen arte hain zuzen. Horrez gain, gipuzkoarrari eragin zioten lanak ere aztertu ditu Millerrek; horien artean, Francisco Zurbaranena nabarmendu behar da. Balenciagaren gaueko soineko askok XVII. mendeko margolariak fraideak marraztean irudikatu zituen bolumenak dituzte oinarri, beheko argazkietan ikusten den moduan.