argia.eus
INPRIMATU
Sarkozyk Interneteko sarbidea moztu nahi die “piratei”
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko abenduaren 09a
Nicolas Sarkozy
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea
Frantziako Gobernuak pirateriaren inguruko azterketa egiteko eskatu zion urrian Denis Olivennes Fnac enpresako zuzendariari. Orain eman dute txostenaren berri, eta emaitzak ez du inor harritu: pirateria dela-eta diskoen salmenta izugarri (%50 inguru) gutxitu da bost urtetan. Horren aurrean Sarkozyren gobernuak izan duen erreakzioak ordea emango du zeresanik: ikus-entzunezko artxiboak legez kanpo jaisten dituzten herritarrei Interneteko sarbidea eten nahi diete. Zein erabiltzaile zigortu erabakitzeko, epaile baten kontrolpean lan egingo duen “autoritate administratibo independentea” sortu nahi du Frantziako gobernuak. Helburua “norbanakoen askatasun eta eskubideak errespetatzea” dela dio.