argia.eus
INPRIMATU
Jakin bai, baina erabili ez
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko abenduaren 09a
Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Erabileraren V. Kale Neurketaren emaitzak ezagutarazi ditu. Iaz Euskal Herriko elkarrizketen %14,2 izan ziren euskaraz. 17 urtean 3,4 puntu igo da euskararen erabilera, hau da, nahi eta espero baino motelago. Klusterraren balorazioetako bat da ezagutzaren hazkundearen erritmoa erabilerarena baino bizkorragoa dela eta beraz, bien arteko aldea gero eta handiagoa.