argia.eus
INPRIMATU
Abian dira Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketak
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko abenduaren 04a
Nontzeberri webguneak Nontzeflash SWF formatuan egindako proiektuen eta Nontzefilm film laburren lehiaketen edizio berria jarri du abian. Nontzeflash lehiaketan parte hartu nahi dutenek 2008ko otsailaren 21a baino lehen bidali behar dituzte euren lanak, eta Nontzefilm-en lehiatu nahi dutenek otsailaren 28a baino lehen. Bi lehiaketetan 11.100 euro banatuko dituzte saritan. Irabazleen lanak eta epaimahaikideek hautatutako beste batzuk 2008ko Fant Zinema Fantastikoaren Bilboko Jaialdian erakutsiko dituzte. Informazio gehiago www.nontzeberri.com/nontzeflash/2008 eta www.nontzefilm.com webguneetan.