Anselmo Guinea eta Mariano Benlliureren obra
XIX. mendeko hainbat artistek paperean egindako 74 marrazki, akuarela eta grabatu daude ikusgai Bilboko Arte Eder museoko Goyatik Benlliurera izeneko erakusketan. Garai hartan, sormen artistikoa industria iraultzei loturik egon zen. Iraultza horiek kostu baxuko papera, haren demokratizazioa eta egunkarien, aldizkari eta liburuen hedapena ekarri zuten. Grabatuak hazkunde nabarmena izan zuen orduan. Besteak beste, Francisco de Goya, Rosa Bonheur, Juan de Barroeta, Mariano Fortuny, Eduardo Zamacois, Anselmo Guinea eta Mariano Benlliureren (goiko irudian) obrak bildu dituzte bertan. Erakusketa 2008ko otsailaren 17a arte izango da zabalik.