Txantxetan ari zara, Tanner jauna
Mikel Garmendiak euskaratu du Jean-Paul Dubois idazle frantziarraren Txantxetan ari zara, Tanner jauna nobela. Protagonistari bizitza zoratzeraino aldatuko dion jazoera gertatuko zaio. Osaba hil, eta oinordetzan haren etxe zahar bat egokitu. Esker minez edo, etxetzarra konpontzea erabakiko du, horretarako ordura arte bizileku izan duen etxebizitza saldu behar badu ere. Geroztik ez du lasaitasunerako momentu askorik izango. Izan ere, eraberritze lanak hasi orduko ezagutuko dituen igeltsero, sabaigile edo argiketari guztiek bere bizitza hondatzeko asmo tinkoa dutela ematen du. Bizitza infernu bilakatuko diote.