Tantak
Euskal Herriko Unibertsitateko Tantak aldizkariaren azkeneko zenbakian hainbat ikerlan plazaratu dituzte gizakiak bere ahalmenak garatuz gizartean bizitzera prestatzeko erabiltzen dituen bideei buruz. Ikertutako gaien artean, esate baterako, ea eskoletako gazteentzat hizkuntzak ikastea zigorra den; Euskal Autonomi Erkidegoan adimen urritasuna zuten ikasleekin egindako lehen hezkuntza esperientziek nolako bilakaera historikoa izan zuten; bazterturiko kolore-hitzen artean, osasuntsuak zeintzuk diren. Hezkuntza aldizkarian kaleratu diren gainontzeko lanen artean daude, besteak beste, honakoak: soinuak eta irudiak emozioen pertzepzioan duten eragina aztertzen duena; Interneten erabilera didaktikoa Euskal Herriko Unibertsitatean esplikatzen duena; edo bigarren hizkuntza ikasteko proposamenak egiten dituena.