argia.eus
INPRIMATU
Supermodeloa frisieraren aldeko kanpainan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko azaroaren 27a
Doutzen Kroes
Doutzen Kroes modeloa
Doutzen Kroes 22 urteko L’Oreal-en aurpegi ofizialetakoa da eta modelo gisa sekula gehien irabazi duen herbehereetarra. Frisieraren Afûk erakundeak Praat mar Frysk (Hitz egin frisieraz) kanpainan parte hartzeko eskatu dio. Modelo gazteak badaki ospetsua delako jendeak entzun egingo diola eta egoera hori frisieraren alde baliatzeko prest dago. Berak esana da: “Frisiera zein polita den erakutsi nahi diot jendeari, eta gure hizkuntzaz harro egoteko arrazoi guztia daukagu”. Beste kanpaina batean ezpain puzgarriak zabalduko dituzte Praat mar Frysk leloarekin eta Kroesek mundu osoan argazkiak aterako ditu ezpain horiekin.