Punpuilaren bidaia
Pako Sagarzazuk asmatutako Punpuilaren bidaia Joxan Ormazabalek euskaratu du. Istorioa animatzen duten irudiak, berriz, Iraia Okinari zor zaizkio. Neskato batek puzka egindako xaboi-burbuila da kontakizuneko protagonista. Leihotik kanpora ihes egin, eta bidaiari ekingo dio xaboi-burbuilatxoak. Hasi berritan, gelditu ere ez da egingo; baina gero, nekatu, eta atsedena hartu beharko du. Baina bere arreta pizten duen ororen irudiak sabelean gordetzen dituenez, asko puzten da.