argia.eus
INPRIMATU
Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuaren plana baliogabetu du
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko azaroaren 27a
Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi du Nafarroako Gobernuak 2000. urtean onartutako eremu euskaldunerako hizkuntza plana. Epaiak dioenez, erakunde publikoetan euskara eskatzeak edo hura ezagutzea meritu bezala hartzeak ez ditu baztertzen euskaraz hitz egiten ez duten herritarrak. Halaber, Auzitegiaren esanetan, administrazioari dagokio euskararen erabilera bermatzea.