argia.eus
INPRIMATU
Lutxo Egiaren nobela politikoa
  • Lutxo Egia ::Zubigilea

    Susa

    orrialdeak ::170

    prezioa ::14.50€

Pilar Iparragirre 2007ko azaroaren 25
Zubigilea
Zubigilea, Lutxo Egiaren nobela politikoa
Joseba Jaka V. literatur bekako sariduna izan zen Lutxo Egia, Zubigilea izeneko idazlan proiektuarekin. Deustuko Zorrotzaurre auzunea Manhattan txiki bat bihurtzeko asmoaz mintzo da nobela honetan. Bilbo Europako, eta are, munduko beste edozein hiri baino aurreratuago dela erakutsi nahi dute zenbaitzuk, eta horren ikur izango da Zorrotzaurre berritua. Eta noski, hara begira daude udala –hauteskundeak laster dituela kontuan hartuta–, banketxeak eta eraikuntza enpresak. Egitasmoa aurrera eramateko, munduko arkitektorik goraipatuenetako bat hautatu dute, baita Bilbo bertako bi arkitekto bulego ere, laguntzeko. Iragana eta oraina elkartzen dituen nobela bizia eskaini du Lutxo Egiak Zubigilean.