Vitoria-Gasteiz. Ehun paisaia liburuak hamaika arlotan trebatua den argazkilari baten lana erakusten digu. Sua argitaletxeak plazaratu du Jorge Morenoren obra hau. 1967an Iruñean sortua, arkitektura du argazkietarako gai gogokoenetakoa Morenok. San Pedro elizatik hasita, ikusgai jarri ditu Harategi kantoia, Plaza Berria, Bakardade kantoia, Posta bulegoaren eraikina, Koldo Mitxelena liburutegia, Diputazio kalea, Zeledonen monumentua, Juan Jose Eguizabalen Ibiltaria, Foru plaza, Florida parkea, Azukreolaren eraikina, San Bizente elizako teilatuaren barruko aldea eta Goya gozodenda, besteak beste.