Self made man diskurtsoaren iruzurra

  • Sarritan entzuten dugu Self made man bezala ezagutzen den diskurtso tipiko-topikoa. Pobre eta baliabiderik gabeko familia batean jaio eta hazi egin den pertsonaren kasua. Bere jatorrizko jakintza eta dohain naturalei esker bizitzan aurrera egin duena, klase sozialetan zein gizartearen estatusean gora egin duena.
Gorka Moreno Marquez
Gorka Moreno Marquez EHUko soziologia irakasleaIñigo Azkona
Hauxe izaten da AEBetako ametsa saltzen dutenen ipuinen ardatza, baina baita ere zenbait goi-mailako politikari edota enpresari arrakastatsuen biografia ofizialetan agertzen den gidoia. Hauek muturreko adibideak dira, baina maila orokorrago eta apalago batean klase ertainaren artean gero eta hedatuagoa dagoen sindromea ere bada, bidea bakarrik eta laguntzarik gabe ireki egin duelakoa. Baina horrela al da benetan historia/istorioa?

Lehenik eta behin diskurtso hau gehienetan nolabaiteko amnesia selektibo batean oinarritzen da. Iraganeko lorpen pertsonalak goraipatzen dira eta besteengandik jasotako laguntza anitz –eta ezinbestekoa– ahaztu egiten dute. Dirudienez, familiaren edo ingurukoen laguntzarik ez dute izan. Eta noski, beraientzat gizarte laguntzak ez dira existitu, ez dute inoiz hezkuntza publikorik erabili, ez dira inoiz erietxetara joan, euren ikasketetan ez da inoiz bekarik egon eta diru laguntza ezberdinak beste batzuentzat izan dira beti.

Azken finean ahazten dute dauden tokira ailegatzeko gizarte politikak eskaintzen dituen eskailera mekanikoak erabili dituztela eta hauek gabe ez zirela hor izango. Zubiaren metafora ezin hobeto egokitzen da diskurtso mota honetara: pertsona hauek ertz batetik bestera pasatzeko zubia erabiltzen dute, baina behin bestaldean izanik zubia dinamitatu eta desagerrarazten dute. Eta gero –zubi hori existitu ez balitz bezala– ibaia zeharkatu eta bizi nahi dutenei esan diete, eurek igeriketan edo salto handi baten bidez egin zutela igaroaldia. Izan ere, bestaldera jende gehiegi zeharkatuz gero bere egoera eta estatusa okertu daiteke.

Hau guztia esan ondoren, beraz, ezin dugu ahaztu lurralde garatuenetan klase ertaina existitzen bada, Ongizatearen Estatuari esker dela, eta ez norbanakoen lorpenen eta arrakasten ondorioz. Hortaz, klase ertainak ez luke gauza bat ahaztu behar: beste garaietan gizartean hobetzeko eta igotzeko eskailera mekanikoak egon diren bezala jaistekoak ere badaudela. Are gehiago, batzuetan jaisteko azkarragoa eta merkeagoa izaten da igogailuaren –beheragailua kasu honetan– erabilpena. Galdetu diezaiotela bestela klase ertainekoen seme-alabei.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude