Davyth Hicks-ek www.eurolang.net webgunean azaldu duenez, duela gutxi Nicolas Sarkozyk Europako Parlamentuan hitz egin du hilero bezala. Europarrek munduaren globalizazio eta komertzializazioarengatik bizi duten krisia izan du hizpide. Gogoeta hauxe egin du Davyth Hicksek: “Bretainako, Korsikako, Alsaziako, Kataluniako eta Okzitaniako hizkuntz eragileak gustura izango dira Sarkozy jaunak honakoa esan baitzuen: ‘Europa Europa izango da gizon ororen begietara balio espiritualak eta zibilizazio balioak defendatzen baldin baditu, indar eta energia guztia kultur aniztasuna defendatzeko biltzen badu’”.