Euskaltzaindiak arau-erabakiak libre eskuratzeko sistema abian jarri du. Sistema horren izena e-AEB da, hau da, arau-erabakien banaketa elektronikoa. Sistema honen bidez, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak edota Gomendioak ordenagailura jaitsi ahal izango dira.
Arau maila duen erabaki bat onartzen den bakoitzean, posta elektronikoz harpidedunei jakinaraziko zaie, eta arau berria edota e-AEBren artxibo berria jaitsi ahal izango da.