argia.eus
INPRIMATU
Diego Pascual Erasoren artikuluak Erribera
  • Jabier Sainz Pezonaga ::Los vascos de la Ribera de Navarra

    Pamiela

    orrialdeak ::206

    prezioa ::21.50€

Pilar Iparragirre 2007ko azaroaren 20a
Los Vascos de la Ribera Navarra
Diego Pascual Erasoren artikuluak erriberaz
Jabier Sainz Pezonaga korellarrak Pamiela argitaletxearekin plazaratu du Los vascos de la Ribera de Navarra en la obra periodística de Diego Pascual Eraso (Corella, 1898-Bilbao, 1974) liburua, edukiak osatzeko CDarekin batera. Lurralde horretan jaio ostean beharrak Bilbo aldera eraman zuen abertzale baten ekarpenaren berri ematen du, Diego Pascual Erasoren berri, hain zuzen ere. Jabier Sainzen iritziz, Pascual dugu Erriberaz euskal nazionalismoaren ikuspegitik idatzi duen aurrenekoa. 1929tik 1937ra bitartean maisu lan egin zuen Bilbon; 1931n ekin zion bilduma honetan jasotzen den kazetaritza lanari, Euzkadi egunkarian eta beste zenbaitzuetan. 1937an erbestera jo zuen eta 1941ean itzuli zen Bilbora.