Jon Abrilek sustatu.com-en esanak: "TDTren bidez Nafarroan ETB ez ikustea ez da EITBren ardura, Nafarroako Gobernuarena baizik, azken honi dagokiolako lizentziak esleitzea, eta bistan da, ETBri ez dio lizentzia bakar bat ere eman. Harritzekoa dena da, EITBko agintariek zeinen isilik daramaten gaia. Eta Gipuzkoarekin mugan bizitzeagatik ere, ez dugu digitalean ETB ikusten ahal. Oraingoz, analogikoan ikus dezakegu, baina hau itzaltzearekin, eta gauzak aldatzen ez badira, Nafarroan ETB ikusteari utziko diogu ez ETB1, ez 2, ez 3, eta ez 4!".
Joxemari Muxikak sustatu.com-en esanak: "Arazoa ahozko komunikazioan gertatzen da, euskara ulertzen ez duen solaskideak berak ulertzen duen hizkuntza erabiltzea behartzen gaituenean. Jarrera honek pertsona batzuen eskubideak zapaltzea dakarrelako kostu sozial handia du: berdintasunerako eskubidea, askatasunerako eskubidea eta duintasunez tratatua eta errespetatua izateko eskubidea".