argia.eus
INPRIMATU
400 film eskainiko dituzte Zinebi jaialdian
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko azaroaren 20a
Zinebiren kartela
Zinebi Zinema labur eta Dokumentalen Bilboko Jaialdiaaren kartela
Azaroaren 26etik abenduaren 1era bitartean egingo da Zinebi Zinema labur eta Dokumentalen Bilboko Jaialdia. 400 film eskainiko dituzte orotara 49. edizioan. Horietatik 92 sail ofizialean lehiatuko dira. Hogeita hemezortzi herrialdetako lanak proiektatuko dituzte; tartean, euskal zuzendarien bederatzi film: Columba Palumbu. Uso basatia (Koldo Almandoz), La carta del amigo (José Julián Bakedano), Limoncello (Luis A. Berdejo, Borja Cobeaga eta Jorge Dorado), Taxi, (Telmo Esnal), Tex Norton (Jon Garaño), Decir adiós (Víctor Iriarte), Las horas muertas (Haritz Zubillaga), Footnotes to a house of love (Laida Lertxundi) eta Hezurbeltzak, una fosa común (Izibene Oñederra). Bestalde, Zinebi jaialdiak Pere Portabella zinegile kataluniarra omenduko du. Ohorezko Mikeldia emateaz gain, bere filmak eskainiko dituzte sail ofizialetik kanpo. Egitarau osoa www.zinebi.com web gunean kontsulta daiteke.