Miss Txatarra
Xabier Mendiguren Elizegik hamar urte inguruko gaztetxoentzat idatzi duen liburu honetako protagonista aitarekin txatartegian bizi den neska koxkorra da. Pozik pasa ohi ditu egunak, aitari arratsaldero bisita egitera gerturatzen zaizkion lagun heavyekin eta ikastolako ikaskideekin. Baina amonak –señorita izan dadin egiten dituen ahaleginekin– eta ikastetxeko beste hainbatek –“marimutil” eta halakoak esaten diotenek– ernegatu egiten dute. Txikia zela galdu zuen ama, eta gutxi daki haren izaeraz eta bizimoduaz, harik eta batzuei eta besteei amaren berri galdetzea erabakitzen duen arte. Eta erantzun ezberdinak jasoko ditu, baina denetan nabaritzen du bere ama izandakoari zioten maitasuna.