Jo Lodgeren umeentzako liburua
Etxeko txikienei jolasteko aukera berria eskaintzen die Ibaizabal argitaletxeak Kroko, hor zaude? izeneko liburuxkan. Haurrak ginenetik liluratu izan gaituen etxetxoaren planta du liburuak. Krokoren panpina eta guzti dator gainera. Etxearen barruan gordetzen diren gelak erakusten ditu istorioak. Non ezkutatu ote da Kroko? Etxeko atetxoa ireki orduko, egongela baten moduko aretoa agertuko da eta Krokoren ezkutaketa jolasari ekiteko gonbidapena egingo zaio irakurleari. Hurrengoan, Krokoren logela agertuko da. Lotan ote dago? Ez. Ohe azpian dagoela jakingo dugu azkenean. Gero, bainugela erakutsiko digu, ispilu eta guzti. Kroko ez da inondik agertzen, ordea. Non ote dago?