argia.eus
INPRIMATU
Hain urrutira joan gabe
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Hautsak ederki harrotu ditu Keith Johnson kazetariak The Wall Street Journal egunkari estatubatuarrean Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera? izenburupean argitaratutako artikuluak. Kazetariak asmatu du nola gutxietsi euskara eta ordainetan kexa andana jaso du. Tiraka blogean (www.tiraka.net), “jj Agirre” erabiltzaileak hedabide espainolistek euskara nola erasotzen duten eta erantzuteko dugun ahulezia aipatu du: “(...) Euskaldunok nahiz euskaltzaleok, izan abertzale, izan kosmopolitt, izan español edo frantses, ez dugu adorerik edota gaitasunik erakutsi orain arte, eraso lotsagarri eta iraunkor horri erantzuteko. Españolista uniformistek egiten duten azpijan etengabe horrek neurriko erantzuna behar du, bertoko instituzioen aldetik, lehenik eta behin. Guor estrit jurnal-ekoei (sic) eman zaienaren neurrikoa gutxienez”.