argia.eus
INPRIMATU
ETBren euskarazko kate berria haur eta gazteentzat
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko azaroaren 13a
ETBren lurreko telebista digitaleko hirugarren katea euskarazkoa izango da. Hurrengo urtean jarriko dute martxan eta haur eta gazteentzako programazioa eskainiko du. Laugarren katea sortzeko oinarriak ere zehaztuko dituzte. Eleanitza izango da eta albistegiak eta eduki berriak izango ditu ardatz.