ETAri arrazoi ematea

  • Normala da ETAri arrazoia ematea, baldin badu. Espainian, ordea, bekatua da hori, heresia ia. Ez genuke egin behar, beraz. Baina natural ateratzen zaigu.

    Guk natural egiten duguna zeharo okertzat hartzeko espainiarrek duten joera harroaren ondorioz euskaldunon bizitzan sarri asko errepikatzen da tentsio berbera. Oraingoan, gainera, tentsioa mingarriagoa da, lege mailara igo baita astakeria. Lege antiterrorista delakoak zigortu egin dezake ETArekin bat etortzea. Behartzen gaituzte ETAri arrazoirik ez ematera. Indarrez behartu ere, mehatxu zuzenaren bitartez.
ETAri arrazoi emateagatik zigortu gaitzakete baina ezingo digute gaizki ari garenik sinestarazi. Horrek agerian lagatzen du berriz ere euskaldunon behin-behineko egoera. Zein herrik iraun dezake modu naturalean eta arrazoia erabiliz egiten dituenak zigortzen dituen konstituzio baten menpean? Herriak halabeharrez legeria aldatzera joko du. Gutxienez, badugu esperientzia zabala pentsatzeko euskaldunok gure jokabide naturaletan jarraituko dugula temati, soldaduskari muzin egiten genionean bezala, ez garela espainiarrak esaten dugunean bezala… ETArekin bat etortzen jarraituko dugu, hala iruditzen bazaigu.

ETAri ezin zaiola arrazoirik eman, legea ez-ezik, joko politikoko “argudioa” ere bihurtu da. Zenbat aldiz ez ote dugu entzun euskaldunak ezin garela autodeterminatu hori ETAri arrazoia ematea delako? PPk sartu zuen iruzur dialektiko hori, PSOEk beso zabalik hartzeko. Ondoren, pozoi bera erabiliz, Josu Jon Imaz jeltzalea abertzaleak zornatzen saiatu da (El Paísek horretarako jarritako pulpitutik). Ondorioz, eztabaida ez da euskaldunoi autodeterminazioa dagokigun. Eztabaida da noiz ematen diogun arrazoi gutxiago ETAri autodeterminazioa onartzean ala ukatzean. Jatorrizko eztabaida ez zaienez komeni, kartak aldatu dizkigute. Eztabaida ez da politikoa, erlijiosoa baizik. Heresia da auzia, autodeterminazioa heretikoa ote den eztabaida dezagun nahi dute.

Eta horrek baditu arrisku nabariak. Haiek ezartzen dute ETAri arrazoi ematea zer den. Haiek markatzen dute heresia zer den, hemen zer egin eta esan daitekeen. Hortaz, “argudio” hori euskaldunon edozein eskakizun ukatzeko erabiltzen da: independentzia, autodeterminazioa, euskararen sustapena, euskal nazioaren existentzia, presoen gerturatzea, torturaren abolizioa edo dena delakoa. Ezin dugu halako txeke zuririk eman. ETArekin bat etorriz gero, euriak euri… eutsi geureari.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude