Azaroaren 19tik 24ra egingo da Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bileraren 30. edizioa. Parte hartuko duten 45 lanetatik 24 zuzendari amateurrek filmatu dituzte eta gainerakoak profesionalek. Ikusgarri aretoan eskainiko dituzte proiekzioak, egunean zortzi, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Amateurren mailako irabazleek 900 eta 600 euro arteko saria jasoko dute, eta profesionalen mailakoek 1.300 eta 900 euro artekoa. Lan guztiak euskaraz filmaturik daude. Luzeenek ordu erdiko iraupena dute eta lehiaketaren oinarrietan jasotzen den bezala, argumentuaren hasiera eta bukaera modu garbian bereizten dituzte. Egitarau osoa www.bideobilera.com webgunean kontsulta dezakezue.