argia.eus
INPRIMATU
Zer diluitu?
Andoni Mujika Ulazia @mujikaandoni 2007ko azaroaren 06a
Andoni Mujika
Andoni Mujika
HUHEZI fakultatean, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa deritzon gradu-ondokoaren baitan, gure izaera, kulturaren transmisiorako estrategiak eta antzerakoak teorizatzen eta eztabaidatzen ari dira. Eztabaidak eztabaida eta teorizazioak teorizazio, sukaldera jo dut, lapiko artera hain zuzen, nire korapiloa askatzeko errezeta bila. Eta aurkitu dut.

Aspaldi, ume-ume nintzela, gure amaren lagun jakintsu batek esan zuena, ez nekien zergatik, indartsua iruditu zitzaidan orduan, eta gaur, garai-garaikoa bihurtu da. Oraintsu konprenitu dut, zergatik zuen indar hori Manterolaren lapikoaren metaforak.

Kontua da gure izaera, eta beraz gure kultura, ez dadila beste kultura handiagoen uretan urtu. Utzikeriarik ez egitea. Etorkizuna, inteligentzia finetan jokatzen dugu. Osagai arrotzak, atzerrikoak, gehitzen dizkiogunean gure jakien lapikoari, geurea pizteko eta biziberritzeko balio dezatela, interesgarriago bihurtzeko. Kanpoko espeziak ez dezala tradizioak dakarren janariaren esentzia iruntzi. Kanpoko espeziari lekua egin behar diogu gure etxeko errezetarioan, bera diluitu dadin geurean, eta horrela, munduan bizirik egoten jarrai dezagun, geure gatzez. Isolamendu nahiz utzikeriarekin jai dugu. n