XIX. mende hasieran idatzi zituen Nathaniel Hawthornek (1804-1864) Koro Navarrok euskarara itzuli dituen ipuinok. Primeran idatzitako lana da; Ingalaterra Berriko idazleak utzi zituen kontakizunek aspaldiko mundu urrun baten erreferentziak islatu arren –titareak konpontzera eramaten ziren garaikoak; baserritar neskak pipa-erretzaile finak zirenekoak; haurrek bere ama saldu zutenekoak– egun gertatu balira bezala irakur daitezke, hain dago ondo adierazia protagonisten izaera eta mundua ulertzeko era. Liburuko lehen istorioa emaztearengandik urrundu, aldameneko kalera bizitzera joan, eta hogei urteren buruan etxera itzultzen den gizonarena da. y