argia.eus
INPRIMATU
Karmeldarrek jada zortzi mende
  • Batzuen artean::Karmel

    EUSKAL HERRIKO KARMELDARRAK

    orrialdeak ::160

    Urteko harpidetza ::12 €

Pilar Iparragirre 2007ko azaroaren 11
Karmeldarrek jada 8 mende
Palestinan dagoen mendirantz itzuli dituzte begiak Karmel aldizkariko lagunek, 1206 eta 1214. urteen artean San Alberto Jerusalemgo patriarkak karmeldarrei eman zien erregela gogoratzeko. Haren mamia euskarara ekartzeko, latinetik gaztelaniara egindako itzulpena hartu dute kontuan gehienbat, baina baita Lino Akesolok Orduen Liturgiarako egindako itzulpena ere. Horrez gain, karmeldarren mugimendua sortu zen garaia, XII-XIII. mendeetako ermitauen eta zenobiten bizimodua, eta behar zituzten aldaketak izan ondoren Europara eta bide batez Euskal Herrira etortzeko bide izan zen egoera geografikoa eta historikoa azaldu dituzte, laburki bada ere, Karmel mendia eta karmeldarrak erregelaren 8. mendean izeneko lanean. Bestalde, oparo dator olerkien saila, JosAnton Artze, Itxaro Borda eta Pello Otxotekoren lanekin.