argia.eus
INPRIMATU
Musika talde bat 90eko hamarkadan
  • Asier Serrano ::Eskuetan mapak

    TXALAPARTA

    orrialdeak ::186´

    prezioa ::16€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Eskuetan mapak
XX. mendeko azken hamarkadan osatu zen euskal musika talde baten gorabeherak azaldu ditu Asier Serranok Eskuetan mapak izeneko nobelan. Hamabost urte zituztela osatu zuten Eibarko lau gaztek talde hori, eta haietako baten heriotzak ematen dio hasiera narrazioari. Aitaren eskopetarekin bere buruari tiro eginez hil zen laguna. Heriotza hark bizi osorako marka utzi zuen nobelaren narratzaile eta taldeko abeslariarengan. Lau behar zuten izan taldean, eta beste mutil batek hartu zuen hildakoaren lekua. Zuloan taldeko ibilbide kolektibo eta pertsonala agertzen du liburuak: drogen eragina, elkarren arteko adiskidetasuna, traizioak, amodioa, abertzaletasuna eta mundua ulertzeko era desberdinak.