1999ko Euskadi saria irabazi zuen Juan Kruz Igerabidek Jonas mutikoa protagonista zuen kontakizun batekin. Geroztik plazaratu ditu haren istorio gehiago, seigarrena den Adio, Jonasekin zikloa ixtea erabaki duen arte. Bost urtetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta daude kontakizunok. Oraingoan, Jonasen izeba baten urtebetetzea da eta mutikoak harentzat prestatutako oparia eman nahi dio. Amak ezetz, igandean joango direla. Orduan Jonasek bakarrik joatea erabakiko du, eta galdu egingo da. y