argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 06a

Gerardo Luzuriaga Joana Albret Mintegiko kideak Berrian: "Euskadiko Liburutegi Sistema motz geldituko da, liburutegi garrantzitsuenak sistematik kanpo daudelako. Borondatez, ahalmena daukate sistemara biltzeko. Legeak aukera ematen die. Baina Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeak ere ematen zien aukera hori, eta 17 urtean, arrazoi bategatik edo besteagatik, liburutegi horiek ez dira sistemara bildu. Orain, egoera politikoa bestelakoa da, badaude beste tresna batzuk duela 17 urte ez zeudenak, baina susmoa daukat liburutegi horiek sistematik kanpo jarraituko dutela. Euskal Herriko egoera berezia da; Espainiako eta Frantziako ereduen mende daude hemengo liburutegiak. Eta garrantzitsuenak Euskadiko Liburutegi Sistematik kanpo geratzen badira, zaila izango da noizbait sistema propio eta antolatua izatea".

 

Txuma Murugarrenek Entzun! aldizkarian: "Halako erraztasuna daukat abestiak garatzeko, egia da, astebeteko epean gustukoa dudan abesti bat aurki dezaket (...) Horrenbeste urtez aritu naiz musika euskaraz egiten, jada ez dakidala zergatik egin nuen hautu hori. Orain, beste hizkuntza batean egitea artifiziala egingo litzaidake".

 
 

Myriam Perezek El Diario Vascon: "Euskadin dantzan modu batera edo bestera parte hartzen duen geroz eta jende gehiago dago, baina jende horrek betiko mugekin egiten du topo: formazio eta dokumentazio espazio baten falta; espazio alternatiboen edo ikertzeko aukera eskaintzen duten zirkuituen gabezia; programazio alternatibo baten falta, edo gutxienez, aurkezten dena gehiago hedatzea edo gehiago mugitzea".