argia.eus
INPRIMATU
Hedabide kontsumoa Iparraldean
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Euskararen Erakunde Publikoak (EPP) telebista eta irrati kontsumoari buruzko inkesta egin du Ipar Euskal Herrian. Irratiari dagokionez, entzuleen %11k erregularki entzuten ditu Euskal Irratiak (Gure Irratia, Irulegi Irratia, Xiberoko Boza eta Antxeta Irratia), eta %22k noizean behin. Euskadi Irratia %5ek entzuten dute erregularki, eta %10ek noizean behin. Herritarren %11k ikusten du EITB.