argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 06a

Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUko errektoreak Berrian esanak: “Egun enborrezko kredituen %85 inguru eskaintzen dira euskaraz, eta hautazko kredituen eskaintza zabal samarra da, nahiz oso desorekatua dagoen ezagutza arloaren arabera. Arazo larrienak ikasketa teknikoekin eta medikuntzako zati klinikoarekin ditugu. Ez da borondate falta, ez eta baliabide falta ere. Lehiaketa publikora irakasle lanpostuak ateratzeko deialdia egiten dugunean, askotan ez da inor aurkezten ingeniarientzako lanpostuetara. Bestalde, gutxieneko kalitatea eskatu behar dugu, ez bainago prest euskaraz ematen duguna gaztelaniaz ematen duguna baino kalitate apalagokoa izateko”.