argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 06a

Maider Lopezek Garan: «Artistarentzako bide asko daude eta ni horiek guztietatik bizi naiz. Ziurrenik ez duzu jakingo nire azkeneko beka zein izan den baina, hala ere, nire azkeneko proiektua ezagutuko duzu. Hori dela-eta, nire burua ez dut bekei esker bizi den pertsonatzat».

 

Patziku Perurena idazlearen hitzak jaso ditu Diario Vascok: «Nik nire jakituriaren mugak aitortzen ditut, beste batzuek ez bezala. Baina egin ditudan aurkikuntza txiki horiek aitortzea eskatzen dut. Ez dut eskatzen eminentzia izendatzea, baina nik ehuneko bat aurkitu badut, ehuneko bat hori aitortzea eskatzen dut. Ez dakit zergatik ez dizkidaten aurkikuntza txiki horiek aitortzen, ez dakit zein unibertsitatekoa ez naizelako, edo euskaltzaina ez naizelako».

 
 

Patxo Telleriak El País egunkarian esana: «Bilboko kultura-hornidura konparatzen baduzu inguruko hiriburuetako hornidurarekin, Bilbo lotsagarri geratzen da. Duela 25 urte, Bilbo zen teatroaren hiriburua Euskadin, baina handik hona, argi dago teatroaren erdigune grabitatorioa Donostia eta Gipuzkoa aldean kokatu dela».

 

Maria Mendizabal sopranoak Noticias de Gipuzkoa egunkarian: «Kantatzea gauza amateur edo osagarri bezala ulertu izan da beti hemen. Zaila da aurrera ateratzea Euskaditik alde egiten ez baduzu. (...) Baina ezin kexa naitekeela uste dut, batez ere orain momentu onean nagoelako eta gauzak ateratzen ari zaizkidalako. Gainera, gustatzen zaizun horretan lan egiteko aukera edukitzea beti da pozgarria».