argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 06a

Asel Luzarraga idazle bilbotarrak Mozorroaren xarma (Erein) nobela argitaratu du. Bere hirugarren eleberriko pertsonaia nagusia inora moldatu ezin den Zigor izeneko mutil gaztea da. Haren bidez, gizarteak agertzen dituen arriskuez hitz egin du Luzarragak.

 

Jabier Muguruzak Konplizeak (Elkar) bere bederatzigarren bakarkako lana kaleratu du. Bere aitaren heriotzak sorturiko sentimenduak azaleratu nahi izan ditu Muruguzak lan berrian, aurreko diskoan baino kolore eta erritmo gehiago erabiliz. Estreinako kontzertua urriaren 31ean eskainiko du Irunen.

 
 

Gamarra familiak Gasteizko Artium museoari dohaintzan emandako 500 pelikulen eskuko programekin Gamarratarrak zinemara doaz erakusketa osatu dute. 1940 eta 50eko hamarkadetan Gasteizen ikusi ziren filmak dira guztiak. Urtarrilaren 6a arte izango dira ikusgai.