Egungo gizakia zientzia eta teknologia berrien mende dagoela-eta, filosofiak erantzun egin behar duela uste dute liburu honen egileek. Aitor Anduagak, Martin Berasainek, Fernando Berrizbeitiak, Jokin Cabellok, Alberto Lizeagak, Juan Ramón Makusok, Ignazio Narbaizak, Edurne Ortegak eta Ander Sarriak osatu dute Batxilergoko aurreneko mailako ikasleei zuzendutako lan hau. Ukitzen diren gaien artean honakoak daude: jakintza filosofikoa, gizakia –hainbat gai kontuan hartuz, besteak beste natura, kultura, arrazoia, historia eta kultura aniztasuna–, arrazoitzea eta argudiatzea ulertzeko moduak orain eta iraganean, giza ezagutza, giza ekintza –askatasunean, balio moraletan, zientzia eta teknikan–, eta gizabanakoa, demokrazia eta utopia.