Mendia, kultura, natura eta bidaiak lantzen ditu Sua argitaletxeak plazaratzen duen Euskal Herria aldizkariak. Azkeneko zenbakian, oinez edo kotxez egin daitezkeen hamaika ibilaldi proposatu dituzte. Anboto mendira egin daitezkeen igoeretatik hasiz, Araban barrena egiteko ihesaldiak, Nafarroako Gares herrira egin dezakegun bisita eta izerdi puska bat botaz euskal Pirinioak ezagutzeko ditugun aukerak eskaintzen zaizkigu. Eta irakurlea kalekume petoaren ohituren jarraitzaile ez bada ere, non gozatu izango da aldizkariari esker, Euskal Herrian feriak ez baitira falta. Horietako bi nagusienen nondik norakoak eskaintzen dira aldizkarian. Edorta Jimenezek eman ditu Gernikako ferien gainean jakin beharreko guztiak eta Joxe Mari Iturraldek berriz, Ordiziakoei buruzkoak.