Zazpi obra estreinatuko dituzte hilaren 19tik azaroaren 30era luzatuko den Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 28. edizioan. Hil honetan Pep Anton Gomezen Descalzos en el parque (19an) eta Calixto Bieitoren Los persas: Réquiem por un soldado (26an) antzezlanak eta Nafas konpainiaren Good nigth... Amadeus (20an) dantza ikuskizuna eskainiko dituzte aurrenekoz. Orotara 20 emanaldik osatuko dute egitaraua. Umeentzako zikloaren baitan eskainiko diren obrez gain, euskarazko bi antzezlan izango dira ikusgai Santurtzin: Kanpingags taldearen Lapur-zuloa (azaroaren 10ean) eta Tanttakaren Emakumeak izarapean (15ean).