Nork nori zor?

  • Nork? Nork eskuratzen ditu etekin gehiago Amalurrak ematen dituen fruituetatik? Nork egiten du posible besteen ekosistemetatik ateratako lehengaiak eta energia baliabideak gutako batzuentzat soilik negozio izatea? Nork markatzen ditu arauak Ekuador, Nigeria zein Bolivia herriak beti galtzaile izateko? Nork banatzen ditu pribilegioak?
Nori? Nori ukatzen zaio Europara etortzeko baimena? Nigeriako gasari ukatuko balitzaio, Bilboko portuan Bahia Bizkaia enpresak eskuratzen duen gasaren %80a ez zen helduko. Nori banandu zaizkio Repsol enpresak 2005 eta 2006 urteetan lortutako etekinak, petrolioaren garestitzearekin sozietate anonimoak inoiz izan dituen altuenak? Ekuador eta Boliviako herritarrek mobilizazio ugari egin dute energia alorreko transnazionalen pribilegioak eteteko, baina zaila daukate oraindik kolonialismo berria amaitzea. Nori dekretatu zaio alerta egoera, euren lurretatik gasa eta petrolioa xurgatzen jarraitu ahal izateko? Nigeriako Ijaw edo Ogoni herriak aspalditik ari dira negozio zikin horiek pairatzen eta salatzen.

Noizean behin ere telebistan edo prentsan ikusi, entzun edo irakurtzen dugu ehunka edo milaka lagun hiltzen direla gas hodietan izaten diren leherketak direla medio. Nori leporatu behar zaio Afrikako gasaren eta petrolioaren esportatzaile nagusiaren baitan, erregai eskasia itzela egotea bertako beharrizanetarako?

Zor? Maldizio honetatik atera nahian, duela hamabost urte, Rio de Janeiroko gailurrarekin batera, Hegoaldeko ekologistek zor ekologikoaren kontzeptua plazaratu zuten, Ipar Hemisferioko gobernuek eta elite ekonomikoek “azpigaratutako” herrialdeekiko zorra ordain dezaten. Potentzia kapitalistek Rio de Janeiron klima aldaketari erreparatzeko hartu zuten konpromisoa guztiz lotuta doa energia politikarekin. Ordutik Europako Batasunean, adibidez, ez ditugu erregaien dependentzia eta inportazioa gutxitu. Aldiz, Jose Manuel Naredoren “notarioaren araua” aplikatuz, gero eta mozkin gehiago ateratzen dugu, nahiz eurek gero eta lan zein lehengai gehiago jarri. Gobernuek eta transnazionalek ezartzen dituzte prezioak, eta esklabotzat hartzen dituzte herri indigenak. Herri hauek baina, aski dela oihukatzen dute ozenki.

Kuestio hauen eta beste batzuen inguruan biltzen gara zor ekologikoaren gaian –munduan– jarduten dugun aktibistok zein unibertsitariok. Urriaren bukaeran (25-26an) Sarrikon (EHUn) hitzordua dugu zor ekologikoari buruzko –Hego hemisferioan jaiotako kontzeptu iraultzailea– eztabaida sustatzeko eta ekintza bateratuak antolatzeko. Gure alea ipini gura dugu beste mundu posible horren bidean.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude