argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2007ko urriaren 21

Ion Arregik, Beatriz Txurrukak eta Lehior Bilbaok irabazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak antolatzen duten Artista Berrien Lehiaketa. Hogeita hamabost urtetik beherako 59 artista gipuzkoarrek hartu dute parte lehiaketan. Ion Arregik eta Beatriz Txurrukak bukatuta dauden obren saria jaso dute, 7.500 eurokoa. Lehior Bilbaok berriz, proiektuan dauden obren saria eskuratu du, 3.000 eurokoa.

 

Unai Esparza Vianako liburuzainak eta Javier Aos ilustratzaileak Alegiazko errealitatea. Vianako Ipuinak liburua kaleratu dute, Nafarroa Oinez festarekin –hilaren 21ean ospatuko da Vianan– bat eginez. Esparzak umeentzako ipuin saioak antolatzen zituen hilabetero Vianan, eta bertan kontatutako hamasei istorio, kondaira eta pasadizo bildu dituzte liburuan.

 
 

Aitor Ruiz de Eguino eskultoreak eta Emilio Varela pintoreak Donostiako Kutxa Boulevard aretoan jarri dituzte ikusgai euren obrak. Ruiz de Eguinoren aluminiozko eskulturez osatutako erakusketa (Adarraren magaletik izenekoa) eta Varelaren margolanak biltzen dituena (Maskara eta kantua) urriaren 21a arte izango dira zabalik.