argia.eus
INPRIMATU
IMHren 30+10 mintegia
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko urriaren 21
Makina Erremintaren Institutuak (Elgoibar) urriaren 25ean egingo du hizkuntza-kudeaketari lotutako hausnarketak, jardun onak eta produktuei buruzko 23 hitzaldi bilduko dituen mintegia. Lehenengo atalean hiru adituk enpresaren irudia, nazioartekotzea eta berrikuntza aztertuko dituzte. Bigarren atalean, besteak beste, bost enpresak beren lantokian ezarritako hizkuntza-irizpideak aurkeztuko dituzte. Bestalde, hamabi erakundek enpresentzako produktu eta zerbitzuez informazioa emango dute.