argia.eus
INPRIMATU
XIII. mendean Donostia erre zutenekoa
  • Txema Garcia-Viana Kartxi ::Arkitektoa

    Euskaltzaindia, BBK Fundazioa

    orrialdeak ::135

    prezioa ::6€

Pilar Iparragirre 2007ko urriaren 21
'Arkitektoa'
Txema Garcia-Viana Kartxik XIII. mendeko Donostiako giroa azaltzen duen Arkitektoa nobelarekin irabazi zuen iaz Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero antolatu ohi duten Txomin Agirre literatur lehiaketa. Gaztelako erresumara bildu berria da Donostia eta gaskoiak jaun eta jabe dira; halere, ez dute lortu hiriko eta harresiaz kanpoko euskaldun matxinoen ahotsa isiltzea, eta haien ekintzen ondorioak jasaten dituzte maiz. Giro horretan, inoiz egin den elizarik handiena eta ederrena egiteko agindua eman diote gaskoiek Gonzalo Montilla arkitektoari. Baina orubeko oinarri zaharren birrintze lanetan ari direla, neska baten gorpua aurkituko dute horma artean sartuta.