argia.eus
INPRIMATU
412 enpresa LanHitzekin
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko urriaren 21
LanHitz Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak iaz eratutako programa da, lan mundua euskalduntzea helburu duena. Urtebetean 1.646 enpresa gonbidatu dituzte LanHitzekin bat egitera eta 412k eman dute baiezkoa. Patxi Baztarrika sailburuordeak esan duenez, urte amaierarako prest egongo da Euskararen Kalitate Ziurtagiria.