argia.eus
INPRIMATU
Théâtre des Chimères konpainiak obra berria estreinatuko du Baionan
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko uztailaren 16a
Miarritzeko Théâtre des Chimères konpainiak Amour D’Occasion obra eskainiko du hilaren 18an, 19an eta 20an Baionako Euskal Museoan, Les Translatines antzerki jaialdiaren barruan. Jaialdia Miarritzen eta Baionan egingo da urriaren 17tik 20ra bitartean. Egitarauak Rodrigo Garciaren Arrojad mis cenizas sobre Mi, Marta Galanen Melodrama, Judith Farresen La Huelga, Agathe Alexisen Dans l’ombre, Groupe Merciren Objet nocturne nº17, Enrique Diazen Seagull-Play, Boliviako Teatro de los Andes konpainiaren Otra vez Marcelo eta Brasilgo Grupo XIX de Teatro taldearen Hysteria antzezlanak bildu ditu.
Informazio gehiago: www.theatre-des-chimeres.com