argia.eus
INPRIMATU
Zortzi urtetik aurrera
  • Aitor Arana ::Printzesa politaren sekretua

    Ibaizabal

    orrialdeak ::86

    prezioa ::8.90€

Pilar Iparragirre 2007ko urriaren 14a
'Printzesa politaren sekretua'
Aitor Aranak zortzi urte baino gehiagoko neska-mutikoentzat idatzi du Printzesa politaren sekretua kontakizuna. Protagonista ausarta du istorioak: Imanol, gurasoekin batera Bilbon bizi den hamar urteko mutiko beltzarana. Lagun berri bat egin du mutiko horrek Internet bidez. Oso gustukoa du, eta aurrez aurre ezagutu nahi luke. Izan ere, “Printzesa polita” izenarekin sinatzen ditu Imanoli bidaltzen dizkion mezuak. Azkenekoan esan dio benetako printzesa dela, eta berak ere nahiko lukeela mutikoa ezagutu, baina ezin duela bizi den gaztelutik irten. Imanol gaztelura etortzea, berriz, oso arriskutsua izan daitekeela. Haitz Zorrotz mendi zorrotzaren puntaren puntan dago gaztelua, haraino autobusik ez da iristen, baina Imanolek hala nahi badu, bidaliko dio zaldi-gurdi bat bila esaten dion lekura. Mutikoaren poza!